Baimenak eta salbuespenak
-
KONTRATAZIO ZENTRALIZATUTIK KANPO KONTRATATZEKO SALBUESPENEZKO BAIMENA
Zerbitzu edo hornidura bat zentralizatutzat deklaratzen denean, bertan jasotako horniduren, obren eta zerbitzuen kontratazioa nahitaez egin beharko dute Estatuko sektore publikokoak diren eta SPKLren 3. artikuluko 1. apartatuko a), b), c), d) eta g) letretan adierazitako ente, erakunde eta organismoek, Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sistemaren bidez, salbu eta kontratuak sekretutzat edo erreserbatutzat jo badira sekretu ofizialak arautzen dituen legerian xedatutakoaren arabera.
Hala ere, apirilaren 22ko HAC/459/2026 Aginduak, kontratazio zentralizatuko hornidurak eta zerbitzuak deklaratzeari buruzkoak (5. artikulua), aukera ematen du Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazioko Zuzendaritza Nagusiari (DGRCC) baimena eskatzeko, esparru-akordioetatik, erosketa-sistema dinamikoetatik edo Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sistemako kontratu zentralizatuetatik kanpo kontratatzeko, eskumenari eta prozedurari buruzko arau orokorren arabera, zenbait kasu gertatzen direnean.
Arrazionalizazio-teknikaren arabera, honako kasu hauek bereiz daitezke:
-
Esparru-akordioak eta erosketa-sistema dinamikoak
Araubide orokorra, esparru-akordioa edo erosketa-sistema dinamikoa indarrean sartu ondoren aplikatzekoa.
Egiaztatu behar da esparru-akordioan esleitutako ondasunek edo zerbitzuak emateko araubideak ez dituztela betetzen eskatzailearen beharrak asetzeko ezinbestekoak diren ezaugarriak.
Informazioaren eta komunikazioen teknologien arloko kontratazio zentralizatuan, kontratuaren xedean jasotako prestazioak modu independentean egiteak kontratua teknikoki behar bezala gauzatzea zailduko lukeen kontratu berezien kasuan; edo kontratua behar bezala gauzatzeko arriskua kontratuaren xedearen izaeratik bertatik eratorria bada, prestazio desberdinen gauzatzea koordinatzeko beharra baitakar, eta hori ezinezkoa izango litzateke kontratua lotetan edo hainbat kontratutan banatuko balitz eta kontratista desberdinek gauzatuko balute, inguruabar horiek Administrazio Digitalaren Estatuko Agentziaren txosten baten bidez egiaztatuko dira. Txosten horretan arrazoitu beharko da proiektuaren berezitasun horiek direla eta ezinezkoa dela horniduraren edo zerbitzuaren erakunde hartzailearen beharrak indarrean dauden esparru-akordioen edo ezarritako erosketa-sistema dinamikoen bidez asetzea.
Kasu horretan, Estatuko kontratazio zentralizatuaren sistematik kanpo kontratatzeko eskaerarekin batera aurreko paragrafoan adierazitako txosten arrazoitua aurkeztu beharko da.
-
Kontratu zentralizatuak:
Araubide orokorra: kontratu zentralizatutik kanpo kontratatzeko baimen-eskaera.
Kontratuaren eremu objektiboan sartzen diren hornidurak edo zerbitzuak Estatuko kontratazio zentralizatuaren sistematik kanpo kontratatzea, edo indarrean dauden kontratuak luzatzea, erakundeko organo eskudunak egin ahal izango du, eskumenari eta prozedurari buruzko arau orokorren arabera, DGRCCren aldez aurreko aldeko txostena jaso ondoren. Aldeko txosten hori eman ahal izango da justifikatzen denean erakunde hartzailearen beharrak ezin direla kontratu zentralizatuaren bidez bete, bai eta aurrekontu-, jarduera-, kudeaketa- edo kontratazioaren zentralizazioaren plangintza-arrazoiengatik ere.
Informazioaren eta komunikazioen teknologien arloan, kontratu zentralizatutik kanpo kontratatzeko baimen-eskaerarekin batera Administrazio Digitalaren Estatuko Agentziaren aldez aurreko aldeko txostena aurkeztu beharko da.
Kontratazio zentralizatuaren nahitaezko eremu subjektiboaren barruan dauden organismoek eskaera hori egin dezakete, ziurtagiri elektronikoaren bidez, SARA Sarearen bitartez, helbide honetan sartuta: https://app.serviciosinternos.hacienda.gob.es/AutorizEX/.
-
ESTATUKO KONTRATAZIO ZENTRALIZATUAREN SISTEMATIK KANPO KONTRATATZEKO BAIMEN OROKORRAK
HAC/459/2026 Aginduaren 5.3 artikuluarekin bat etorriz, oro har baimendu ahal izango da kontratazio zentralizatutzat deklaratutako zenbait hornidura eta zerbitzu Estatuko kontratazio zentralizatuaren sistematik kanpo kontratatzea, artikulu horretan aipatzen diren egoerak gertatzen direnean.
-
ZENTRALIZAZIOA AZTERTZEN ARI DEN ZENBAIT ZERBITZU EDO HORNIDURA KONTRATATZEKO BAIMENA
Baimen honen helburua da etorkizuneko esparru-akordio edo kontratu zentralizatu baten aplikazio eraginkorra bermatzea, zentralizazioa aztertzen ari den zerbitzu edo hornidura bati dagokionez.
HAC/459/2026 Aginduaren 3.1 artikuluaren arabera (apirilaren 22koa), DGRCCren ebazpen baten bidez zehaztuko dira Ogasun Ministerioko titularrak kontratazio zentralizatutzat deklaratu ahal izango dituen hornidura eta zerbitzu berriak.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean jasotako hornidura edo zerbitzu bat xede duen eta urtebetetik gorako iraupena duen kontratu baten izapidetzeak Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazioko Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko aldeko txostena beharko du. Nolanahi ere, kontratua luzatu ahal izateko, aldez aurreko aldeko txostena beharrezkoa izango da.
-
ESPARRU-AKORDIOAK EGITEKO BAIMENA
Baimen hau esparru-akordioaren figura erabiltzeak eragiten du. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (SPKL) 229.8 artikuluak xedatzen duenez, DGRCCren aldez aurreko baimena beharrezkoa izango da kontratazio zentralizatutzat deklaratu ez diren ondasun, zerbitzu edo obrak xede dituen esparru-akordio bat egin behar denean, eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen denean:
- Oro har kontratatzen badira eta funtsean ezaugarri homogeneoak badituzte.
- Edo SPKLren 229.2 artikuluan aurreikusitako Estatuko erosketa zentralizatuaren sistemaren nahitaezko eremuan integratutako erakunde bat baino gehiagori eragiten badiote.

