Onartu dira jada jarraibide berriak energia elektrikoaz hornitzeari buruzko 23/2017 Esparru Akordioan (2. Fasea) oinarritutako kontratuak lizitatu eta egikaritzeko. Argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honen bidez: electricidad.centralizada@hacienda.gob.es.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoINPRIMAGAILUEZ, FUNTZIO ANITZEKO EKIPAMENDUEZ ETA ESKANERREZ HORNITZEARI BURUZKO 05/2018 Esparru Akordioaren lizitazio-agirien jarraibideen, ereduen, adibideen eta eskaintzen oinarrizko ereduen bertsio berriak argitaratu dira jada. Agiri horiek argibide hauek barne hartzen dituzte: - Teknologia-motak: Baldintza-agiriek bi teknologia-mota jasotzen dituzte (elektrofotografia eta goi-errendimenduko tinta-injekzioa). Elektrofotografia teknologiaren barruan, Laser, LED edo LCD markaketak baliokidetzat hartzen dira, - Erakunde eskatzaileek ez dituzte ekipamenduen aleko prezioak edota akura- edo mantentze-kanona adierazi behar lizitazio-agirian.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko01/2016 Esparru Akordioa (bulegoko altzariez eta altzari osagarriez, artxibategiko eta liburutegietako altzariez, horma mugigarriez, altzari klinikoez eta geriatrokoez eta laborategikoez hornitzekoa) amaitu egin denez, 2020ko urtarrilaren 15ean ebazpena egin da esparru-akordio hori oinarri duten kontratazio-espedienteak hasteko muga-eguna zehazteko.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoErakundeei jakinarazten zaie 2020ko urtarrilaren 17ra arte bidali ahal izango direla ibilgailu industrial arinen egokitzapen-kiten zehaztapenak, hurrengo 18. esparru-akordioaren baldintza-agirian sartzeko. Gehiago jakiteko, bidali mezu elektronikoa hona: amautomocion@hacienda.gob.es.
Jakinarazten da SEGURTASUN SISTEMEZ ETA ELEMENTUEZ HORNITZEARI BURUZKO 08/2017 Esparru Akordioaren lizitazio-agirien jarraibideen eta ereduen bertsio berriak argitaratu direla. Esparru-akordio horrek Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiaren (DGRCC, gaztelaniaz) (CONECTA-CENTRALIZACIÓN) informazio-sistemaz baliatuz bigarren lizitazioei gonbidapenak bidaltzea onartuko du.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoInprimatzeko ekipamenduen, fotokopiagailuen, kopiagailuen eta multikopiagailuen paperaz hornitzeko esparru-akordio berriaren (20/2019 Esparru Akordioa) lizitazioa argitaratu da Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman. Eskaintzak aurkezteko epea 2019ko urriaren 4ko 14:00etan amaituko da.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoErakundeei jakinarazten zaie Kontratazio-arloko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentralak (TACRC) esparru-akordioaren esleipenaren kontra aurkeztu diren kontratazio-arloko errekurtsoetako batzuk ebatzi ondoren, 2019ko irailaren 20an lote batzuk sartuko direla indarrean.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoBulego-material inbentariaezinaz hornitzeko 07/2016 Esparru Akordioaren tresnen eta zerrenda-sortzailearen bertsio berriak (20190902 bertsioa) argitaratu dira. Conecta-n ez da tresnen aurreko bertsioen bitartez egindako eskaera berririk onartuko.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoJakinarazten da 05/2018 Esparru Akordioaren berri (inprimagailu, funtzio anitzeko periferiko eta eskanerrez hornitzekoa) emateko bilera irailaren 24an –asteartea– izango dela, hain zuzen, 09:30etik 13:00etara, Madrilgo Cuzco gunean (Castellana pasealekua 162).
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko05/2018 Esparru Akordioaren lote batzuk abuztuaren 1ean indarrean sartzea aurreikusita dago.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko