Eskuratze-sistema dinamikoak
Zer da eskuraketa-sistema dinamikoa?
Eskuraketa-sistema dinamikoa kontratazioa arrazionalizatzeko teknika bat da, erabilera arrunteko erosketetarako guztiz elektronikoa eta bere indarraldian zehar interesatutako enpresa guztiei irekia, hautaketa-irizpideak betetzen badituzte. Beraz, ez da parte hartzen duten enpresen kopurua mugatzen.
Teknika honek eskaintza kopuru handia izatea ahalbidetzen du, eta horrela lehia areagotzen da.
Prozedura murriztuaren arauen arabera garatzen da, bi etapatan. Lehenengoan, hautaketa-irizpideak betetzen dituzten enpresak eskuraketa-sistema dinamikoan sartzen dira, eta bigarrenean erosketak egiten dira, aurreko etapan onartutako enpresak beren eskaintza aurkeztera gonbidatuz.
Zer da kontratu espezifiko bat?
Eskuraketa-sistema dinamikoa ezarri ondoren, erakunde hartzaileek zehaztuko dituzte lehiaketa bakoitzean bete beharreko eskakizun eta beharrak, eta lehiaketari dagozkion jarduketak egingo dituzte esleipena baino lehen, kontratazio-organoa Kontratazioa Arrazionalizatzeko eta Zentralizatzeko Zuzendaritza Nagusia denean. Kontratu espezifikoen esleipena eskuraketa-sistema dinamikoko administrazio-klausulen eta zehaztapen teknikoen pleguetan aurreikusitako baldintzen arabera egingo da, eta horiek zehaztasun handiagoz zehaztu beharko dira lehiaketaren aurretik, kontratu espezifikoa esleitzeko gonbidapenetan.
Kontratu espezifikoa eskaintza onena aurkezten duen lizitatzaileari esleituko zaio, pleguetan eta lehiaketarako gonbidapenean ezarritako esleipen-irizpideen arabera.
Ondasun eta zerbitzuen harrera eta ordainketa horiek eskatzen dituzten erakundeek egiten dute.

