Telekomunikazioetako kontratu zentralizatuaren xedea da egungo ministerio-sailen eta erakunde publikoen telekomunikazio-zerbitzuen kontratuak bateratzea, ahots eta datu finkoen zerbitzuak, ahots eta datu mugikorrenak, Internetera sarrera eta sare internazionala kontratu berean bat eginez.
Kontratua lau lotetan banatuta dago. Zerbitzu anitzeko sare korporatiboaren eta telefonia finkoaren 1. loteak barne ditu ahots- eta datu-zerbitzuen hornidura eta kudeaketa bere aplikazio-esparru subjektiboaren barne dauden erakundeen egoitza guztietarako, Espainian eta atzerrian, eta baita Espainiako Administrazio Publikoak elkarrekin konektatzen dituen SARA Sarerako.
Komunikazio mugikorren 2. lotearen bitartez kontratatzen dira ahots, datu eta mezularitza bidezko komunikazioetarako zerbitzuak.
3. lotea Interneteko zerbitzuena da, bai presentziarekin nahiz nabigazioarekin loturikoak.
Azkenik, 4. lotea nazioarteko sarearena da, barne dituelarik telekomunikazio-zerbitzuak aplikazio-esparruaren barneko erakundeen atzerriko egoitzetarako.
Kontratu honen esparru subjektiboa hemen sakatuz kontsulta daiteke.
Lotea | Esleipenduna | Lizitazio-aurrekontua ** | Esleipenaren zenbatekoa ** | Indarrean sartzea | Amaiera | Betetzeko epea |
---|---|---|---|---|---|---|
1. lotea: Zerbitzu anitzeko sare korporatiboa eta telefonia finkoa | TELEFÓNICA DE ESPAÑA, S.A.U. | 171.149.378,61 € | 148.829.983,95 € | 01/03/2020 | 10/09/2023 | 5 urte (luzapenarekin) |
2. lotea: Komunikazio mugikorrak | VODAFONE ESPAÑA, S.A.U. | 31.325.689,34 € | 12.529.254,07€ | 01/03/2020 | 10/09/2023 | 5 urte (luzapenarekin) |
3. lotea: Internet | TELEFÓNICA DE ESPAÑA, S.A.U. | 19.291.361,56 € | 13.515.699,63 € | 01/03/2020 | 10/09/2023 | 5 urte (luzapenarekin) |
4. lotea: Nazioarteko sarea | BT ESPAÑA COMPAÑIA DE SERVICIOS GLOBALES DE TELECOMUNICACIONES, S.A.U. | 63.252.976,61€ | 48.364.141,49 € | 01/03/2020 | 10/09/2023 | 5 urte (luzapenarekin) |
* Balio zenbatetsia kontratuaren balioa da, BEZik gabe eta bestelako zergarik gabe, baina gerta litezkeen kontratuaren luzapenak eta aldaketak barne hartuta.
** Lizitazio-aurrekontuak eta esleipenaren zenbatekoak BEZa eta bestelako zergak barne dituzte, baina ez gerta litezkeen kontratuaren luzapenak eta aldaketak.
Kontratua, hasierako iraupena lau urtekoa baino txikiagoa da, 2020ko martxoaren 1etik 2023ko irailaren 10era, berriztagarria, gehienez 5 urteko iraupenarekin.
.
Email: .