Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Enpresa naiz

Kontratazioa Arrazionalizatzeko eta Zentralizatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du Kontratazio Zentralizatuko Estatuko Sistema, kontratazio zentralizatuen deialdiaren bidez.

Indarrean dauden kontratuen katalogoa kontsulta dezakezu eta baita laster lizitazioan aterako diren kontratuak ere Kontratazioen Urteko Planean.

Lehenago Administrazioarekin kontratatu ez baduzu, irakurri “Nola parte hartu?” atala. Bertan, Estatuko Administrazio Orokorreko hornitzaile bilakatzeko beharrezko pausoak azaltzen dituen gida txikia aurkituko duzu.

ETEentzat ere bai

Sailetatik eta erakundeetatik metatutako eskariak, bere horretan, eskalako ekonomia bilakatzeko potentziala du, baina DGRCCan neurriak hartu ditugu zentralizazio-prozesuak zenbait sektoretan lehia kalte ez dezan eta ETEen sarbidea muga ez dezan.

Horregatik, lehia sustatzeko ildo horretan, eskaera hori oro har enpresa bakar batek ez asetzea komeni den baloratzen da. ETEek kontratu zentralizatuak eskuratu ahal izatea bermatzeko, hainbat mekanismo erabiltzen dira:
Lotetan banatzea: zerbitzu beraren enpresa esleipendunak bat baino gehiago izatea sustatzen du. Horrela, garbiketa-zerbitzuaren kontratu zentralizatuaren kasuan 18 lote ezarri dira, segurtasun-zerbitzuen kontratuan 10 lote, etab.
Loteak aurkezteko edo esleitzeko enpresei ezarritako mugak: garbiketa-kontratuaren kasuan, eskaintza aurkez daitekeen lote-kopurua mugatzen da, eta segurtasun-kontratuaren kasuan, lizitatzaile bera esleipendun izan daitekeen lote-kopurua mugatzen da. Neurri horiek oso onuragarriak dira Administrazioarentzat, eta, aldi berean, ETEetarantz irekitzen dira. ETEen presentzia bereziki garrantzitsua da sektore horietan, halako moldez non lizitatzaile bakoitzak bere eskaintza optimizatzen baitu proposamen lehiakorragoa egin dezakeen loteetara, eta, aldi berean, esleipena dibertsifikatzea lortzen baitu.
Zentralizazioaren eremutik kanpo uztea kasu batzuetan 15.000 €-tik beherako erosketak (kontratu txikiak). Horrela, tamaina txikiko enpresekin kontrata daiteke.
Kaudimen-irizpideen modulazioa kontratu eta esparru-akordio guztietan: oreka bilatu da lizitatzaile kaudimendunak izateko premia logikoaren eta enpresa ugarik bete ditzaketen eskakizunak ezartzearen egokitasunaren artean.
Eskaintzak baloratzeko irizpideen haztapena (ezaugarri teknikoak, prezioa, lurralde-estaldura, etab.), ETEek kontratu horiek esleitzeko aukera izan dezaten.
• Kontratuak aldi baterako enpresa-elkarteei (ABEE) esleitzeko aukera, beren ezaugarriak direla eta, enpresa txiki eta ertainak sartzeko bereziki egokiak direnak.

Edozein iradokizun pozik jasoko dugu Atari honetan argitaratzen dugun informazioa hobetze aldera eta zure laguntza eskertuko dizugu.