Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Jabeak bitartekoak eskatzeko

Enkargua FNMT-RCM erakundeari konfiantzako zerbitzu elektronikoak eman ditzan

Deskribapena

Enkargu horren xedea hau da: FNMT-RCM erakundeak Estatuko Administrazio Orokorrari eta horrekin loturiko edo horren mendeko Estatuko sektore publikoko erakunde eta entitateei konfiantzako zerbitzu elektroniko hauek eman diezazkien:

  • Enkarguaren jasotzaile direnen eskumen-eremuan, EIT (ziurtapen eta sinadura elektronikoko zerbitzuak) teknika eta bitartekoen bidez egindako komunikazioak eta agiriak igorri eta jasotzeko baliotasuna eta eraginkortasuna bermatzeko behar diren zerbitzu teknikoak, administratiboak eta segurtasunari buruzkoak ematea.

  • Administrazio Publikoen identifikazio elektronikoari eta horien eskumenean aritzearen autentifikatzeari buruzko zerbitzuak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren gaineko urriaren 1eko 40/2015 Legearen eta Justizia Administrazioan informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen arabera.

Administrazio Publikoen agiri elektronikoen identifikazio elektronikoa egiteko eta autentifikatzeko zerbitzuak, ziurtagiri elektroniko mota hauen bizi-zikloa igorri eta kudeatzen oinarrituko dira:

  • Administrazio Publikoen eta Justizia Administrazioaren zerbitzurako langileen sinadura elektronikoko ziurtagiriak.

  • Administrazio Publikoen zerbitzurako langileen izenordedun sinadura elektronikoko ziurtagiriak.

  • Justizia Administrazioaren zerbitzurako langileen izenordedun sinadura elektronikoko ziurtagiriak, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak berariaz onestsitakoak.

  • Administrazio Publikoaren zigilu elektronikoko ziurtagiriak.

  • Egoitza elektronikoak identifikatzeko ziurtagiriak.

  • Halaber, FNMT-RCM-k, Enkarguaren aplikazio-eremuaren barruko Sailek eta erakundeek eskatzen badute, zerbitzu hauek ere emango ditu:

    • Webguna autentifikatzeko ziurtagiriak egitea, ezarritako mugekin.

    • FNMT-RCM plataformaren bidez ziurtagiriak baliozkotzeko zerbitzuak.

    • Denbora zigilatzeko zerbitzuak.

Enkarguaren bigarren klausularen arabera, Miniserioko sail eta horien erakunde autonomo guztiak dira enkarguan jasotako zerbitzuen hartzaileak, baita Estatuko sektore publikoko erakunde hauek ere:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT)

  • Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia (AESA) – Hegazkineria Zibileko Zuzendaritza  Nagusia

  • ENAIRE

  • RED.es

  • Sociedad Estatal Aguas de las Cuencas Mediterráneas S.A. (ACUAMED) baltzua

  • Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

  • Cervantes Institutua

Iraunaldia

Enkargu horrek 2020ko otsailaren 29ra arte iraungo du, eta gehienez urte betez luzatu ahal izango da.

Enkarguak barne hartzen dituen zerbitzuak, Estatuko Aurrekontu Orokorren “Kontratazio zentralizatua” 10. Ataleko “Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazioaren Zuzendaritza Nagusia” 01. Zerbitzuaren kredituen kargura ordainduko dira.