Kontratazio zentralizatuko prozesuetan gardentasuna areagotzeko helburuarekin eta kontratuen eta esparru-akordioen enpresa-sektoreetako iritzia ezagutzeko asmoz, DGRCCan enpresa-elkarteekin bilerak antolatzen dira eta saio edo kontsulta publikoak burutzen dira lizitatzaile eta elkarteekin, kontratazioaren baldintzak ezartzen dituzten agiriak onartu aurretik. Azken bi urteotan honako saio edo kontsulta publikoak ospatu dira:
2013ko abenduaren 12an, zerbitzuguneen sektoreko eragile ekonomiko nagusiekin informazio-saio bat antolatu zen (REPSOL, CEPSA, BP, DISA PENÍNSULA (SHELL-en lizentziaduna) eta DISA RED DE SERVICIOS PETROLÍFEROS) ibilgailuentzako erregaien inguruan eta galdetegi bat bidali zitzaien enpresei kontratuko hainbat alderdiren gaineko iritzia eman zezaten.
2014ko urtarrilaren 30ean, turismo-automobilen enpresa fabrikatzaileei zuzenduriko informazio-saioa antolatu zen, automobil horien erosketarako esparru-akordio berria aurkezteko eta sektore horretako enpresen iritzia ezagutzeko hainbat gai teknikoren inguruan. Iritzi horiek DGRCCari jakinarazi zitzaizkion galdetegi baten bitartez. Saio horretan 26 enpresa eta elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten.
2014ko martxoaren 26an segurtasun pribatuko, enpresa-sektorearekin informazio-saio bat antolatu zen, segurtasun pribatuko zerbitzuak eta kontrol-zerbitzu osagarrien kontratazio zentralizaturako lehengo fasea aurkezteko xedearekin lau ministeriotan eta Madrilgo hainbat erakundetan. 45 enpresa edo elkartetako 60 pertsonek parte hartu zuten saioan. Saioaren ostean bertaratu ziren enpresei galdetegi bat bidali zitzaien lizitazioaren alderdi garrantzitsuei buruz, hala nola, kontratuaren iraupena, zerbitzuen integrazioa, loteen banaketa, etab.
2014ko apirilaren 1ean, informazio-saio bat antolatu zen publizitatearen, alorreko 61 enpresa eta elkartetako 68 ordezkarirekin. Saio horren helburua izan zen komunikabideetan espazioak erosteko zerbitzuen eta erakunde-publizitate kanpainak burutzeko bestelako publizitate-baliabideen kontratazio zentralizaturako prozedura aurkeztea.
2014ko apirilaren 8an, informazio-saio bat antolatu zen garbiketaren sektoreko elkarte eta enpresekin, sektore horretako 100 ordezkariren parte-hartzearekin, saioaren ondoren kontratuko zenbait alderdiri buruzko galdetegia jaso zutelarik, esaterako, galdetu egin zitzaien haien iritziz zein izango zen kontratua tamaina desberdinetako enpresentzat egokia izan zedin ezarri beharreko urteko zenbatekoa.
Apirilaren 29an eta ekainaren 9an bi informazio-saio ospatu ziren bidaien, kudeaketan lan egiten duten enpresekin, bertan sektore horretako 35 ordezkarik parte hartu zutelarik, ondorengo helburuekin: Estatuko Administrazio Orokorrerako bidaien kudeaketa zerbitzu integralen kontratu zentralizatuaren lizitazio-prozesua aurkeztea, sektoreko enpresei kontratazio prozeduraren ildo orokorren berri ematea eta prozedura horri buruzko iritziak jasotzea, azken horretarako kontratuaren hainbat alderdiren inguruko galdetegia bidali zitzaielarik.
2014ko uztailaren 4ean Estatuko Administrazio Orokorreko energia elektrikoaren hornidurarako esparru-akordioa aurkezteko bilera bat antolatu zen eta deialdia sektore horretako enpresa guztiei luzatu zitzaien. Bilera honetan 28 enpresa eta 40 ordezkaritik gora egon ziren. Bilera amaituta, galdetegi bat bidali zitzaien enpresei esparru-akordioko planteamenduaren zenbait alderdiren inguruan.
2014ko uztailaren 17an posta-zerbitzuen (I. fasea), kontratua aurkezteko bilera bat burutu zen posta-zerbitzuak ematen dituzten enpresa nagusietako eta sektore horretako enpresa-elkarteetako ordezkariekin. Horrez gain, hainbat bilera antolatu ziren enpresa-elkarte nagusietako ordezkariekin, esaterako, ASEMPRE eta UNO.
2014ko uztailaren 7an bilkura publiko bat burutu zen altzari orokorrak eta bereziak hornitzeko kontratazio zentralizaturako esparru-akordioaren inguruan, 66 enpresa edo sektoreko elkarteetako 100 ordezkari bertaratu zirelarik.
2014ko urriaren 2an informazio-saio bat burutu zen ikus-entzunezko, sektoreko enpresekin, bertan 65 enpresetako 100 ordezkari bildu zirelarik.
2015eko apirilaren 15ean, bilera antolatu zen laster sortuko den Estatuko Administrazio Orokorraren inbentaria ezin daitekeen bulego-materialaren hornidurarako esparru-akordioa aurkezteko, sektoreko elkarte eta enpresa guztiei deialdia eginez. Bilerara sektoreko elkarte eta enpresetako 35 ordezkari hurbildu ziren. Bilera amaituta, enpresei galdetegi bat bidali zitzaien esparru-akordioaren planteamenduarekin loturiko hainbat alderdiren inguruan.
2015eko uztailaren 10ean informazio-saioa antolatu zen informazioaren teknologien sektoreko enpresa eta elkarteekin informazio-sistemen garapenerako zerbitzuen, 26/2011 esparru-akordioa berritzearen inguruko informazioa emateko eta 98 pertsonak parte hartu zuten.
2016ko otsailaren 3an galdetegi bat helarazi zitzaien bulegoetarako, laborategietarako eta zentro mediko eta geriatrikoetarako altzarien sektoreko operadore nagusiei, hornidura mota honen inguruko kontratazio zentralizatuarekin lotutako hainbat alderdiri buruz duten iritzia ezagutzeko xedearekin. Erantzuteko ezarritako epe barnean, 29 enpresaren ekarpenak jaso ziren.
2016ko otsailaren 23an galdetegi bat helarazi zitzaien ordenagailu pertsonalen eta bulegotika-softwarearen sektoreko operadore nagusiei, hornidura mota honen inguruko kontratazio zentralizatuarekin lotutako hainbat alderdiri buruz duten iritzia ezagutzeko xedearekin. Erantzuteko ezarritako epe barnean, 12 enpresaren ekarpenak jaso ziren.