Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Derrigorrezko esparru subjektiboa

Artikulu honen arabera: SPKLren 229. artikuluaren 1. paragrafoko a), b), c), d) eta g) idatz-zatietan adierazitako ente, entitate eta organismo guztientzat da derrigorrezkoa Estatuko kontratazio-sistema zentralizatua, baldin eta Estatuko sektore publikokoak badira, salbu eta sekretu ofizialak arautzen dituen legerian xedatutakoaren arabera isilpekotzat edo erreserbatutzat jo badira kontratuak.

Hau da, nahitaezkoa da Estatuko Administrazio Orokorrarentzat, haren erakunde autonomoentzat, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideentzat eta Estatuko gainerako erakunde publikoentzat: kontsultatu zerrenda.

Nahitaezko eremuan sartuta bazaude, kontratazio zentralizatutzat jotako horniduren eta zerbitzuen kontratazioa egin beharko duzu Kontratazio Zentralizatuaren Estatuko Sistemaren bidez.

Hala ere, kasu jakin batzuetan, Kontratazio Zentralizatuaren Estatuko Sistematik kanpo kontratatzeko baimena eska dakioke Kontratazio Zentralizatuaren Zuzendaritza Nagusiari. Kasu horiek Baimenak eta Salbuespenak atalean kontsulta ditzakezu.