Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Zalantzak

  1. Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sisteman parte hartu nahi dut, zer egin behar dut?

    Zure enpresa 1049/2008 Aginduan kontratazio zentralizatuko ondasun edo zerbitzu gisa deklaratutako alorren baten barne badago eta Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sisteman parte hartu nahi baduzu, Kontratazio Zentralizaturako Batzordeak antolatutako dagokion lizitazioan parte hartu beharko duzu. Lizitazioaren deialdia aurkituko duzu Sektore Publikoko Kontratazioen Plataforman.

  2. Esparru-akordioa adostu bada eta indarrean badago, esleipendun gisa sartzea posible al da?

    Ez, ezin da hori egin. Enpresa esleipendunak lizitazio-prozesu baten bitartez aukeratzen dira, prozesu hori Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak arautzen duelarik.

  3. Esparru-akordio baten enpresa esleipenduna naiz, nola bilaka naiteke oinarritutako kontratu baten esleipendun?

    Esparru-akordioa enpresari batzuekin egin bada eta baldintza guztiak ezarrita badaude, ez da beste lizitazio bat egin beharko, esparru-akordioaren baldintza-agirian horrela ezartzen bada, eta hornidura edo zerbitzuaren jasotzaile izango den erakundeak egingo dio esleipen-proposamen bat esparru-akordioaren esleipendun diren enpresetako bati, bete beharreko beharren eta esparru-akordioaren baldintza-agirian ezarritako baldintza objektiboen arabera.

    Baina hornidura edo zerbitzu bat kontratatzeko, horren erakunde jasotzaileak bigarren lizitazio batera deitzen badu, kontratua erregulazio harmonizatukoa bada (hizkera arruntan, “SARA kontratuak”, Zerbitzu Publikoko Kontratuen Legearen (LCSP) 21. eta 22. artikuluen a) letraren 1. puntuan ezarritako balio zenbatetsia edo hori baino handiagoa dutenak), eskaintza eskatu beharko zaie esparru-akordioaren lotearen esleipendun guztiei.

    Esleipenaren xede diren kontratuak erregulazio harmonizatukoak ez badira (hizkera arruntan, “EZ SARA kontratuak", Zerbitzu Publikoko Kontratuen Legearen (LCSP) 21. eta 22. artikuluen a) letraren 1. puntuan ezarritako balio zenbatetsia baino txikiagoa dutenak), erakunde jasotzaileak enpresa guztiak lizitaziora ez gonbidatzeko aukera izango du, baldin eta, gutxienez, horietako hiruri eskaintzak eskatzen badizkie eta espedientean justifikatzen bada, non esparru-akordioa arautzen duten baldintza-agiriek edo hura aplikatzeko jarraibideek besterik adierazten ez duten.

  4. Non argitaratzen dira oinarritutako kontratuen esleipenak?

    Gardentasunaren Atarian eta Atari honetako Oinarritutako kontratuak atalean argitaratzen dira. Informazio hau egunero eguneratzen da.

  5. Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sisteman parte hartu nahi dut. Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak?

    Eskaintzen den kontratazio zentralizatu bakoitzean bete beharreko baldintza espezifikoak zehazten dira prozedura irekien agirietan. Indarrean dauden kontratuetarako eskatu ziren baldintzak ezagutu nahi badituzu, zoaz kontratu bakoitzaren fitxara.

  6. Estatuko Kontratazio Zentralizatuaren Sisteman parte hartu nahi dut. Beste enpresa batekin ABEE bat osatuz parte hartu dezaket? Zer gertatuko litzateke ABEEko enpresaren batek porrot egingo balu edo ezingo balu zerbitzua eskaintzen jarraitu?

    Bai, beste enpresa batzuekin ABEE bat osatuz aurkez zaitezke lizitazioetara.

    ABEEa osatzen duen enpresaren batek elkartean ez jarraitzeko erabakia hartuko balu, ABEEko gainontzeko enpresek baimena eska dezakete esparru-akordioan duten parte-hartzea geratzen diren enpresek osatuko duten ABEE berri bati lagatzea, edo horien arteko enpresa bakar bati, batek bakarrik jarraitu nahiko balu.

    Edozein kasutan ere, kasu hauetarako ezarritako izapideak jarraitu beharko dira, esaterako, Zuzendaritza Nagusiari bere berariazko baimena eskatu beharko zaio aldez aurretik, lagapen-hartzaileak hasiera batean eskatutako kaudimena duela frogatu beharko da eta lagapena eskritura publiko batean jasotzea.

  7. Non kontsulta dezaket kontratazio zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen katalogoa?

    Atari honetako Katalogoa atalean kontratazio zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen zerrenda bat aurkituko duzu.

    Katalogoko artikuluak, xehetasunak eta prezioak kontsultatzeko, zoaz web orri honetara: http://catalogocentralizado.minhafp.es

  8. Non informa naiteke etorkizunean aterako diren lizitazio zentralizatuen inguruan?

    Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiaren Kontratazioen Urteko Plana kontsulta dezakezu. Bertan adierazten dira azterketa edo prestaketa fasean dauden kontratuak.

  9. Abisuak jasotzeko sistemaren batean izena eman dezaket?

    Kontratazio Zentralizatuaren Atari honetako berrietan harpidetu zaitezke, RSS bidez.

  10. Esparru-akordio batetako enpresa esleipenduna naiz. Kaudimen-irizpideak urtero berritu behar al ditut?

    Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen tekniko edo profesionala (edo sailkapena) esparru-akordio baten esleipendun bilakatzeko egiaztatu beharko dira prozedurak arautzen dituzten agirietan adierazitako moduan eta momentuan. Ondoren, datu horien eta beste batzuen eguneratzea eskatu ahalko da, dagokion esparru-akordioaren beharren arabera.

  11. Esparru-akordio batetako enpresa esleipenduna naiz. Nola jakinarazten dira eskaintza-eskabideak eta esleipenak esparru-akordioaren barnean??

    Esleipendunek eskaintza-eskabideak posta elektroniko bidez jasotzen dituzte. Esleipenak CONECTA-CENTRALIZACIÓN aplikazioaren bitartez jakinarazten dira, baina posta elektroniko bidez ere abisu bat bidaltzen da.

  12. Esparru-akordio batetako enpresa esleipenduna naiz. Nola egunera ditzaket nire produktuen katalogoko prezioak?

    Indarrean dauden esparru-akordioak arautzen dituzten agirietan zenbait muga ezartzen dira produktuen eguneraketarako, zehazki, prezio igoerentzako muga bat ezartzen da. Kontuan izan beharra dago hau ez dela prezioak berrikusteko sistema bat, aitzitik, produktuen aldaketa teknologikoen edo bestelako ezaugarri teknikoen aldaketen bidez justifikatu beharko dira prezioen aldaketak eta, edozein kasutan ere, agirietan ezarritako mugak errespetatu beharko dira. Horregatik, produktuen eguneraketen analisia produktuen balorazio berri batean oinarritzen dira, agirietan ezarritako mugak kontuan hartuz, bai alderdi teknikoari eta baita ekonomikoari dagokionez, beraz, eguneraketa onar dadin, hobekuntza teknikoek prezioaren igoera justifikatu beharko dute.

  13. Esparru-akordio batetako enpresa esleipenduna naiz. Hasiera batean esparru-akordioan eskaini nituen baldintzak edo artikuluen prezioak hobe al ditzaket?

    Baldintzak eta/edo prezioak hobetzea ez da aukera bat soilik, baizik eta esleipendunen obligazio bat.

    Esparru-akordioetako agirietan jasotzen dira esleitutako produktuen edo zerbitzuen ezaugarriak edo prezioak eguneratzeko baldintzak.

    Prezioak edo bestelako ezaugarriak eguneratu ahal izateko, betiere esparru-akordioaren agirien klausuletan ezarritakoaren arabera, produktuaren eguneraketa-eskabidea bete beharko duzu CONECTA-CENTRALIZACIÓN aplikazioa erabiliz.

  14. Esparru-akordio batetako enpresa esleipenduna naiz. Hasiera batean eskainitako artikuluak antzeko beste artikulu batzuekin ordezka ditzaket?

    Ezin da produktu berririk gehitu, ez eta katalogoan esleitutako gisa ageri ez den ondasunik entregatu. Hala ere, enpresa esleipendunek produktuen eguneraketa eskatzeko obligazioa dute merkatuko baldintzak hobetuko balira esparru-akordioa indarrean dagoen bitartean, bai hobekuntza teknologikoak direla eta edo prezioen jaitsierak direla eta. Horretarako, esleitutako produktuen eguneraketa aurreikusi da, 13. galderan adierazitako baldintzetan, baina eguneraketa hau ez da automatikoki egingo DGRCCaren baimena jaso beharko baitu. Prozedura honi esker esparru-akordioaren esleipen-baldintzak errespetatzen direla bermatzen da, eta bestalde, ondasunen hobekuntzak katalogoan jasotzea ahalbidetzen da eskatzaile guztiei aplikagarriak izan daitezen.

  15. Non kontsulta dezaket kontratazio zentralizaturako araudi aplikagarria?

    Kontsultatu Kontratazio Zentralizatuaren Atari honetako Araudia atala.