Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Nor da nor?

Paloma Rosado Santurino
Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendari Nagusia

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Madrilgo Universidad Complutensen eta Gizarte Segurantzako Administrazioko goi mailako Esku Hartzailetza eta Kontabilitate kidegoko funtzionarioa. Administrazioan sartu zenetik, hainbat postu izan ditu ekonomia-, finantza- eta aurrekontu-kudeaketaren alorrean, besteak beste: Kudeaketaren Administrazio eta Kontrolerako Zuzendariorde Nagusia eta Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioko Aurrekontu Bulegoko Zuzendariordea, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kiroletako Ministerioko Ofizial Nagusia eta Lurralde Politika eta Administrazio Publikoaren Ministerioko Finantza eta Aurrekontu Kudeaketarako Bulegoko Zuzendariorde Nagusia eta Aurrekontuen Koordinazio eta Kudeaketarako zuzendariorde nagusia Kontratazioa Arrazionalizatu eta Zentralizatzeko Zuzendaritza Nagusian.

Elena Rubio Aliste
Aurrekontu Kudeaketako eta Gai Orokorretako zuzendariorde nagusia

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eskutik. Estatuko Goi-mailako kontu-hartzaile eta auditoreen kidegoko kidea. 2014tik 2017ra bitartean, lurralde kontu-hartzaile karguan ari izan zen Tenerifeko Santa Cruzen eta 2015ean, probintzia horretako Ekonomia eta Ogasun ordezkari izendatu zuten.

Carmen Arroyo Waldhaus
Higiezinen kudeaketarako zerbitzu eta horniduren kontratazio zentralizaturako zuzendariorde nagusia

Zuzenbidean lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eskutik. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi-mailako Kidegokoa. 2002tik 2005era bitartean, Giza Baliabideetako zuzendariorde nagusia izan zen  Ekonomia eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioetan. 2005etik 2008ra bitartean, Koordinazio, Laguntza Tekniko eta Antolamendu Garapeneko zuzendariorde nagusia izan zen  Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioan. 2008an, Zientzia eta Berrikuntzaren Idazkariordetzako Kabinete Teknikoko buru izendatu zuten eta 2012an, Ekonomia eta Lehiakortasuneko idazkariordearena. 

Alberto Ramallo Lucini
Teknologien Kontratazio Zentralizaturako Zuzendariorde Nagusia

Industria-ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta IKT sektorean lan egin du 2005etik. 2018an Estatuko Administrazio Orokorrean sartu zen Estatuko Administrazioko Informazioaren Sistemen eta Teknologien Goi Mailako Kidegoko funtzionario gisa, lehenik Justizia Ministerioan eta, 2021etik, Ogasun Ministerioan. Gaur egun, Teknologiako Kontratazio Zentralizatuko zuzendariorde nagusiaren lanpostua betetzen du Kontratazioa Arrazionalizatzeko eta Zentralizatzeko Zuzendaritza Nagusian.

Eugenio Albero Cifuentes
Izaera Operatiboko Zerbitzu eta Horniduren Kontratazio Zentralizatuko zuzendariorde nagusia

Zuzenbidean lizentziatua UNEDen. Estatuko Kontu-hartzaileen eta Auditoreen Goi-mailako Kidegokoa, Estatuko Ogasuneko Ikuskatzaileen Goi-mailako Kidegokoa (eszedentzian) eta Lurreko Armadaren Kidego Orokorreko ofizialordeen eskalakoa (eszedentzian) da. Hainbat ministerio eta erakunde autonomotan eskuordetutako kontu-hartzailea (1998-2017). Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentraleko kidea (2017-2024).

José Santos Santamaría Cruz
Kontratazio Zentralizaturako Batzordeko idazkaria

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean eta Zuzendaritza Publikoaren Masterra ikasitakoa Herri Administrazioaren Institutu Nazionalean. Estatuko Kontu-hartzaile eta Kontu-ikuskarien Goi-mailako Kidegoaren parte da, eta baita Ogasun Teknikarien Kidegoaren parte ere (eszedentzia hartuta dago). Errekurtso Kontraktualen Administrazio-auzitegi Zentraleko kidea izan zen, 2010ean sortu zenetik 2017ko maiatzera arte.

Mario Lapeña Gutiérrez
Prozesuen Koordinaziorako eta Informazioaren Analisiaren Zuzendariorde Orokorra

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Fisika Zientzietan lizentziatua, eta Estatuko Administrazioko Goi Mailako Sistemak eta Informazioaren Teknologiak Kidegoko funtzionarioa da. 2013tik hainbat kargu bete ditu Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusian. Funtzio Publikora batu aurretik, bere ibilbide profesionala garatu zuen IKT sektoreko hainbat enpresatan.

 

DGRCCko organigrama

DGRCC organigrama

Kontratu bakoitza zein zuzendariordetza nagusik kudeatzen duen jakiteko, sakatu Jarri harremanetan KHKZrekin atalean.