Datorren martxoaren 28an burutuko da CONECTA-CENTRALIZACIÓN webgunearen domeinuaren behin betiko aldaketa minhafp domeinura. Aurrerantzean, aplikaziora sartzeko erabili beharreko helbidea izango da http://catalogocentralizado.minhafp.es edo https://catalogocentralizado.minhafp.es, eta erabiltzailearen ekipamenduaren konfigurazioa eguneratu beharko da.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoEstatuko Administrazio Orokorraren alorrean energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordio berria prestatzeko galdetegia, energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresei zuzendua eta ondorengo helbidera bidali beharrekoa: sganalisisyp.contratacioncentralizada@minhafp.es. Informazio gehiago behar izatekotan, kontsultatu informazio-oharra elektrizitatearen esparru-akordioaren fitxan, "Zer eskaintzen dugu" atalean.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoHurrengo turismo ibilgailuen 14/2017 esparru-akordioan interesa duten enpresei zuzendutako galdetegia. Erantzunak konfidentzialak izango dira. Galdetegia Hornidura, Obra eta Zerbitzuen Kontratazio Zentralizaturako Zuzendariordetza Nagusiari helarazi beharko zaio posta elektronikoz honako helbidera: sgccsos@minhafp.es, 2017ko martxoaren 15a baino lehen.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoMartxoaren 1ean sartu zen indarrean Monetaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalari eta Monetaren Errege Etxeari (FNMT-RCM) esleitutako kudeaketa-gomendio berria, Estatuko Administrazio Orokorrari eta bere mendeko zenbait organo publikori eta sektore publikoko erakunderi konfiantzako zerbitzu elektronikoak emateko xedea duena.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoKontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiak, kontratazio zentralizatuaren alorreko organo eskudun gisa, datorren 2017ko martxoaren 2rako, 12:00etan, antolatu du momentu honetan prestakuntza-fasean dagoen turismo-ibilgailuen hornidurarako 14/2017 esparru-akordioaren inguruko informazio-saioa.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoEsparru-akordio honetara atxikitzean interesa duten botere esleitzaileek hala adierazi beharko dute datorren 2017ko otsailaren 24a baino lehen, honako helbide elektronikora idatziz: papel.centralizado@minhafp.es
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoEsparru-akordio honetara atxikitzean interesa duten botere esleitzaileek hala adierazi beharko dute datorren 2017ko otsailaren 24a baino lehen, honako helbide elektronikora idatziz: sgccsos@minhafp.es
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoOrdenagailu pertsonalen eta bulegotika-softwarearen horniduraren kontrataziorako 02/2013 esparru-akordioa, gaur egun 2017ko otsailaren 9ra arte indarrean dagoena, sei hilabetetan zehar luzatu egin da, 2017ko abuztuaren 9ra arte.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoEsparru-akordio honetara atxikitzean interesa duten botere esleitzaileek hala adierazi beharko dute datorren 2017ko otsailaren 24a baino lehen, honako helbide elektronikora idatziz: entradasgcctecnologias@minhap.es
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoKontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiak, bidaia-agentzia zerbitzuen kontratu zentralizatuaren kontratazio-organo gisa, kontratu honen lau loteak 6 hilabetetan zehar luzatzea erabaki du, 2017ko apirilaren 6tik hasita eta 2017ko urriaren 5era arte.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko