El Acuerdo Marco 07/2016 para el Suministro de material de oficina no inventariable finalizó su vigencia el pasado 30-04-21. Conforme a lo establecido en el artículo 4 de la Orden EHA 1049/2008, hasta la entrada en vigor de un nuevo acuerdo marco la adquisición de este material será realizada por el órgano competente conforme a las normas generales de competencia y procedimiento sin necesidad de solicitar autorización a esta Dirección General de Racionalización y Centralización de la Contratación.
2021eko apirilaren 29an ebazpena eman da, 10/2018 Esparru Akordioaren 1., 2. eta 3. loteak –komunikazioetako sistemen, ekipamenduen eta softwarearen hornidura-mota hartzeari buruzkoak– 2021eko uztailaren 2tik 2022ko uztailaren 1era luzatzea erabaki duena.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko2021eko apirilaren 23an, komunikazio-sistemez, -ekipamenduez eta -softwareaz hornitzeko 10/2018 Esparru Akordioan oinarritutako kontratuak izapidetzeko jarraibide berriak onartu dira. Lizitazio-agiriaren eredu bat ere eskuragarri dago. Jarraibideen gaineko nobedadeak eta eredu berria erantsitako oharrean kontsulta daitezke.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko2021eko apirilaren 7an, inprimagailu, funtzio anitzeko ekipamendu eta eskanerrez hornitzeko 05/2018 Esparru Akordioan oinarritutako kontratuak izapidetzeko jarraibide berriak onartu dira. Lizitazio-agiriaren eredu bat ere dago eskuragarri. Jarraibideen alde berriak eta eredu berria erantsitako oharrean kontsulta daitezke.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko2021eko martxoaren 18an, zerbitzariez, biltegiratze-sistemez eta azpiegitura-softwareaz hornitzeko 13/2018 esparru-akordioan oinarritutako kontratuak izapidetzeko jarraibide berriak onartu dira. Lizitazio-agiriaren eredu bat ere badago eskuragarri. Jarraibideen gaineko nobedadeak eta eredu berria erantsitako oharrean kontsulta daitezke.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzekoOtsailaren 5 ean, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentralak erabaki du ezetsi egingo direla Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiak (DGRCC) "Mahaiko ordenagailuen, ordenagailu eramangarrien, monitoreen eta beste lanpostu batzuen hornidurak kontratatzeko esparru-akordioa" kontratatzeko deitutako lizitazioa arautzen duten baldintza-agirien aurka jarritako errekurtsoak, eta prozeduraren etendura kenduko dela, SPKLren 57.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, gogorarazten da 2021eko martxoaren 2an amaituko dela ordenagailu pertsonalak, eramangarriak eta monitoreak 2., 3., 4., 5., 6. ,7., 8. eta 9. loteetarako hornitzeari buruzko 2/2016 esparru-akordioa. Hori dela eta, lote horietan oinarritutako kontratuak izapidetu behar dituzten erakundeek esleipen-proposamenak Conecta Centralización bidez 2021eko otsailaren 26a (egun hori barne) baino lehen igorri beharko dituzte. 1. loteak indarrean jarraituko du 2021eko maiatzaren 13ra arte.
2021eko apirilaren 30ean amaituko da AM 07/2016 akordioaren iraunaldiaren epea. Esparru-akordioan oinarritutako kontratuak esleitzeko epea akordioaren iraunaldiarena da; hortaz, 2021eko apirilaren 23a izango da Conecta-Centralización aplikazioaren bidez esleipen-proposamenak bidaltzeko azken eguna. Akordio horretan oinarritutako kontratuak egikaritzeko gehieneko epea esparru-akordioaren iraupenerako finkatutako denbora-muga baino sei hilabete gehiagokoa ezin izan denez, kontratuetan barne hartutako materiala entregatzeko epeak ezin dira 2021eko urriaren 30a baino beranduago iraun. Bulegoko material ez-inbentariagarriaz hornitzeko esparru-akordio berria prestatzen ari da, eta gaur egun ezin da zehaztu hura indarrean sartzeko data.
2021eko martxoaren 2an amaituko da AM 02/2016 esparru-akordioa, 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. loteetarako ordenagailu pertsonalez, eramangarriez eta monitoreez hornitzeari buruzkoa; beraz, lote horietan oinarritutako kontratuak izapidetu behar dituzten erakundeek, 2021eko otsailaren 26a –egun hori barne– baino lehen bidali beharko dituzte esleitzeko proposamenak Conecta-Centralización aplikazioaren bidez. 1. loteak indarrean jarraituko du 2021eko maiatzaren 13ra arte. Ordenagailu pertsonalei, eramangarriei eta monitoreei eta lanpostuko bestelako konponbideei buruzko esparru-akordio berriaren (AM 02/2020) lizitazioa etenda dago kontratazio-arloko errekurtso bereziak aurkeztu baitira, eta ezin da zehaztu noiz jarriko den indarrean; beraz, litekeena da hasiera-data egungo esparru-akordioaren 2tik 9ra arteko loteen amaiera-datarekin bat ez etortzea.
2021/01/28tik aurrera, aplikazioan esteka honen bidez sartuko da: http://catalogocentralizado.hacienda.gob.es/pctw/Acceso/inicio.aspx
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko2021eko urtarrilaren 19an, segurtasun-sistemez eta osagaiez hornitzeari buruzko 08/2017 Esparru Akordioaren 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14. eta 15. loteak luzatzeko ebazpena eman da, hain zuzen, 2021eko martxoaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra,
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko