Ogasun Ministerioaren logotipoa
Kontratazio zentralizatua

Esparru-akordio

Mahai gaineko ordenagailu, ordenagailu eramangarri eta monitoreen hornidura

AM 02/2016
Espedientea Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman: 31/16
Esparru-akordio mota : Suministros

Deskribapena

Mahai gaineko ordenagailu, ordenagailu eramangarri eta monitoreen hornidurak kontratzea du xede esparru-akordioak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 14ko 3/2011 Legegintza Errege Dekretuak (aurrerantzean, TRLCSP) onetsi zuena– 206.3 b) artikuluaren arabera. Esparru-akordioa hainbat enpresarirekin egiten da, eta horretan oinarritutako kontratuen baldintzak zehazten dira, baina, XVII.1.1. klausulan xedatutakoaren arabera, hartan oinarrituako kontratuak esleitzeko beste lizitazio batera deitu ahal izango zaie haiei. Bigarren lizitazio horretan, esparru-akordioaren baldintzak hartuko dira oinarritzat, eta, behar izanez gero, horiek zehatzago adieraziko dira, TRLCSPren 198.4. artikuluaren arabera.

Artikulu eta prezioen zerrenda

Kontsultatu esleitutako ordenagailu pertsonalak eta bulegotika-softwarea.

Esleipendunak

Kontsultatu esparru-akordio honen enpresa esleipendunak katalogoaren bilatzailean.

Iraunaldia

Esparru-akordioaren 2 eta 9 arteko Sorteen iraunaldia 2 urtekoa izango da, 2018/09/03tik 2020/09/02ra.

Esparru-akordioaren 1 Sortaren iraunaldia 2 urtekoa izango da, 2018/11/14tik 2020/11/13ra.

Esparru-akordioa gehienez sei hilabetez luzatu ahal izango da.