Esparru-akordioaren helburua sorta hauen hornidurak hornitzea da:
1. SORTA – DATUAK TRANSMITITZEKO SAREAK
2. SORTA– KOMUNIKAZIO BATERATUEN SISTEMAK
3. SORTA – IRRATI SISTEMA PROFESIONALAK
Akordio hori oinarri duten kontratuak esleitzeko, alderdiei lizitazio berri batera deituko zaie, eta horretan esparru-akordioaren baldintzak hartuko dira oinarritzat; baldintzok ahalik eta zehatzenen adieraziko dira, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren (TRLCSP) 198.4. artikuluan xedatutako prozeduraren arabera.
Kontsultatu esleitutako komunikazio-ekipoak eta softwarea
Kontsultatu esparru-akordio honen enpresa esleipendunak katalogoaren bilatzailean.
Esparru-akordio honek 2022ko uztailaren 1ean galduko du indarra.