Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioa
Kontratazio zentralizatua

Conecta Centralización

Conecta Centralización

CONECTA-CENTRALIZACIÓN aplikazioa erabiliz elektronikoki eta modu seguruan burutu daitezke indarrean dauden esparru-akordioetako produktuen eta zerbitzuen kontratazioarekin loturiko izapideak.

Halaber, Zuzendaritza Nagusi honek hartu duen gardentasun konpromisoaren ondorioz, Estatuko Erosketa Zentraleko produktu eta zerbitzu guztien, katalogo irekia kontsulta daiteke.

CONECTA-CENTRALIZACIÓN aplikazioak honako izapideak burutzeko aukera eskaintzen du:

Herritarrentzat:

  • Kontratazio zentralizatuko produktu eta zerbitzuen katalogo irekiaren kontsulta.

Sistema erabiltzen duten erakunde publikoentzat:

  • Produktu edo zerbitzuak erostea.

  • Kontratazio zentralizatuko produktu eta zerbitzuen katalogoaren kontsulta.

  • Uneko produktuen alderaketa.

  • Produktuen eta zerbitzuen eskabideak elektronikoki bidaltzea.

  • Burututako eskabideen egoeraren jarraipena.

  • Produktuen eta zerbitzuen eskabideen inguruko jakinarazpenak jasotzea.

Enpresa esleipendunentzat:

  • Esleitutako produktuen edo zerbitzuen eguneraketa-proposamenak elektronikoki bidaltzea.

Dokumentuak:

CONECTA-CENTRALIZACIÓN 2002. urteko aplikazioa da, horregatik, Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusia aplikazio berri bat prestatzen ari da eginbide berriekin.